Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Genero-ikuspegia irakaskuntzan eta ikerketan txertatzeko mintegi bat antolatu du UPNA/NUPek
Erabiltzailearen akzioak

Genero-ikuspegia irakaskuntzan eta ikerketan txertatzeko mintegi bat antolatu du UPNA/NUPek

2014/02/27 - Unibertsitatea.net
Orotara, zortzi saio egingo dira, bai teorikoak, bai praktikoak; eta helburu nagusiena da irakaleei tresnak eskaintzea parekidetasunaren ikuspuntua eguneroko jardunean integra dezaten.

Irakaskuntzan eta ikerketan genero-ikuspegia errotik txertatzen ikasteko mintegia antolatu du UPNA/NUPek. Prestakuntza-lantegia izatea du helburu, hau da, ezagutza teorikoak eskaintzeaz gain, jakintza hori praktikotasunera eramateko tresnak eskaintzea.

Martxoan hasi, eta maiatzera bitartean izango da, eta, guztira, zortzi saio izango dira, teorikoak eta praktikoak. Irakasleei soilik zuzendutako mintegia da; izan ere, genero-ikuspegia irakaskuntza programetan eta materialetan integratzeko prestakuntzaren zertzeladak jasoko dituzte parte hartzaileek.

Azalpenak jasotzeaz gain, eztabaidarako eta landutako edukien inguruan ekarpenak egiteko tartea izango dute. Izena emateko epea martxoaren 7ra arte dago irekita UPNA/NUPeko Unibertsitate Proiekziorako Errektoreordetzaren Berdintasunerako Unitatean.

(Iturria: UPNA/NUP)

Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria
 
bisitari