Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Gehiegizko pisua eta hipertentsioa duen biztanleriari buruzko azterketa baterako boluntarioak behar ditu EHUk
Erabiltzailearen akzioak

Gehiegizko pisua eta hipertentsioa duen biztanleriari buruzko azterketa baterako boluntarioak behar ditu EHUk

2014/10/24 - Unibertsitatea.net
Berezitasun horiekin dieta hipokalorikoa jarraitu duten pazienteetan ariketa fisiko aerobikoko programek nola eragiten duten ebaluatu nahi da ikerketarekin.

UPV/EHUk boluntarioak behar ditu gehiegizko pisua eta hipertentsioa duen biztanleriari buruzko azterketa bat egiteko.

Berezitasun horiekin dieta hipokalorikoa jarraitu duten pazienteetan ariketa fisiko aerobikoko programek nola eragiten duten ebaluatu nahi da ikerketarekin. Alegia, hauen tentsio arterialean, gorputzaren osaeran, arrisku kardiobaskularrean eta leptinemian duen eragina.

Sara Maldonado Martín UPV/EHUko Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzien Fakultateko irakaslea da ikerketaren gidaria, izan ere, urteak daramatza hipertentsioa duen biztanleriari buruzko ikerketa-proiektu bat garatzen.

Parte hartzeko 945013534 telefono-zenbakira deitu edo sara.maldonado@ehu.es helbidera idatzi dezakezu.

(Iturria: UPV/EHU)

 

Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria
 
bisitari