Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Gazteentzako enpresa industrialen ideia lehiaketa: ASMAOLA +

Dokumentuaren akzioak

Gazteentzako enpresa industrialen ideia lehiaketa: ASMAOLA +

2014/05/30 - Unibertsitatea.net


Gazteen artean izaera industriala duten enpresa proiektuen garapena sustatzeko helburua duen lehiaketa abian da: ASMAOLA+ Gazteentzako Enpresa Industrialen Ideia Lehiaketa.

ASMAOLA+ Berrikuntza eta Teknologia Transferentziarako Sarea osatzen duten Lanbide Heziketako Ikastetxeek abiatu dute lehiekatea, alegia: Elgoibarko Makina Erremintaren Institutua (IMH), Irungo  Bidasoa, GBLHI, Bergarako Miguel Altuna GBLHI, Muskizko CF Somorrostro eta Usurbilgo Lanbide Eskola.

Lehiaketaren lehenengo edizioa izango da aurtengoa eta bi dira banatuko diren sariak:

  • Enpresa Industrial OnenarI:
    • 2.500 € eskudirutan.
    • 40 prestakuntza ordu sustatzailearen beharren arabera.
    • 100 aholkularitza ordu enpresa proiektua garatzeko.
    • 300 ordu beharrezkoak diren baliabide industrialak erabiltzeko (makinak, ...).
  • Euskadiko Lanbide Heziketako ikasle edo ikasle ohiak aurkeztutako enpresa industrial ideia onenari.
    • 2.000€ eskudirutan.
    • 40 prestakuntza ordu sustatzailearen beharren arabera.
    • 50 aholkularitza ordu enpresa proiektua garatzeko.
    • 100 ordu beharrezkoak diren baliabide industrialak erabiltzeko.


35 urte bitarteko gazteei zuzendutako lehiaketa da eta proposamenak aurkezteko epea ekainaren 30ean bukatuko da.

(Iturria: IMH).