Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Gazteen lan aukerei buruzko GAZTE UP jardunaldia

Dokumentuaren akzioak

Gazteen lan aukerei buruzko GAZTE UP jardunaldia

2016/03/15 - Unibertsitatea.net
Deustuko Unibertsitateak gazteen lan aukerak aztertzeko jardunaldia prestatu du datorren ostiralerako.

Gazteria eta enplegua hartuko dituzteĀ hizpide datorren ostiralean, martxoaren 18an, GAZTE UP jardunaldian. Deustuko Unibertsitatearen Bilboko egoitzako entzungelan jarri dute hitzordua goizeko 09:20tik 13:30era.

Gazteen lan aukerak hainbat ikuspegitatik aztertuko dituzte; hartara, enpresen zein erakundeen paperaren garrantziaz mintzatuko dira, hezkuntzaren eta prestakuntzaren auziaz egingo dute solas, edota ekintzaileen eta enpresa haztegien esperientziak ezagutuko dituzte. Era berean, autoenpleguak eta teknologia berriek ere izango dute tartea jardunaldian. Antolatzaileen hitzetan, "zure laneko etorkizunaz dituzun galderentzako hainbat erantzun aurkituko dituzu" bertan.

El Correok eta Deusto Alumnik antolatutako jardunaldi honetan parte hartzeko interesa duenak honako izen-emate orria bete behar du. Bestalde, jardunaldiaren webgunean kontsulta daiteke egitaraua oso-osorik.