Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Gazteen komunikazio-gaitasunak aztergai: gazte koxkorrak dira IKTen erabilera-mailarik handienak dutenak

Dokumentuaren akzioak

Gazteen komunikazio-gaitasunak aztergai: gazte koxkorrak dira IKTen erabilera-mailarik handienak dutenak

2011/11/18 - Unibertsitatea.net
Euskal Herriko biztanleria bere osotasunean hartuta, herritarren komunikazio-gaitasunak zeintzuk diren aztertu ondoren, emaitzak plazaratu dituzte komunikazio alorreko adituak "Irudiaren hiria" liburuan. Besteak beste, 14-18 urte bitarteko gazte koxkorrak komunikazioaren eta informazioaren teknologien erabilera-mailarik handiena dutenak direla baieztatu dute.

"Irudiaren hiria. Euskal herritarren komunikazio-gaitasunak" argitalpena kaleratu berri du UEUk. Bertan, komunikazio alorrean adituak diren Amaia Andrieu, Josi Basterretxea, Petxo Idoiaga, Estefania Jimenez eta Txema Ramirez de La Piscinak teknologia komunikatiboen lengoaiak eta herritarren komunikazio-gaitasunak aztertu dituzte.

Modu orokor batean, honako puntu hauetara laburbil dezakegu liburuan deskribatu dituzten errealitateak:

  1. Adinak markatzen du joera bat oso modu nabarmen eta argian: gazte koxkorrak (14-18 urte bitartekoak) dira komunikazioaren eta informazioaren teknologien erabilera-mailarik handiena dutenak, beraiek dira teknologia horiekin eta eurek garraiatzen dituzten produktuekin denborarik gehiena ematen dutenak, beraiek dira zaletuenak.
  2. Halere, ikus-entzunezko komunikazioaren produktuak aztertu eta baloratzeko orduan, ez da kolektibo hori prestatuena, gazte helduena baizik (19-24 bitartekoena). Adin-ezpal horretako jendearen artean -eta ez ume koxkorren artean- aurkitu dugu euskal populazio prestatuena, kontsumitzen duena deskribatzeko eta epaitzeko orduan.
  3. Oro har, fenomeno horretatik at bizi da hirurogeita bost urtetik aurreragoko euskal herritarra. Telebistara lotzen da haren kultura-kontsumo mediatua. Bere komunikazio-esparrutik at daude bestelako teknologia informatiboak eta formatiboak oro.