Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Gazteen artean euskararen erabilera aztertzeko 6.000 euroko bi beka
Erabiltzailearen akzioak

Gazteen artean euskararen erabilera aztertzeko 6.000 euroko bi beka

2017/09/05 - unibertsitatea.net
Eusko Ikaskuntzak emango ditu bekak, master amaierako proiektuentzako.
Gazteen artean euskararen erabilera aztertzeko 6.000 euroko bi beka

Argazkia: Eusko Ikaskuntza

Gazteen artean euskararen erabilera aztertzeko 6.000 euroko bi beka emango ditu Eusko Ikaskuntzak datorren ikasturterako. Master amaierako proiektuentzako izango dira eta landu beharreko gaiak ‘Gazteen harreman SAREAK euskararen sozializazioan’ eta ‘Euskararen erabileraren aldeko MOTIBAZIOAK gazteengan’ dira. Deialdi honetara aurkezteko azken eguna 2017ko urriaren 15a izango da.

Diziplinarteko lana bultzatu nahi du bekak eta, beraz, bi edo disziplina gehiagoren zuzendarikidetza duten lanak lehenetsiko dira.

Informazio gehiago Eusko Ikaskuntzaren webgunean

Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria
 
bisitari