Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Gazteak, aisialdia eta euskara eztabaidagai Euskaltzaindian

Dokumentuaren akzioak

Gazteak, aisialdia eta euskara eztabaidagai Euskaltzaindian

2010/11/10 - Unibertsitatea.net
Azaroaren 19an izango da jardunaldia Bilbon eta izen ematea irekita egongo da azaroaren 18a arte.

Euskaltzaindiak XV. Jagon Jardunaldiak antolatu ditu azaroaren 19rako. Aurten "Gazteak, aisialdia eta euskara" gaiaren inguruan arituko dira: euskararen ezagutza eta erabilera neurri berean handitzen ote diren; erabilera arlo formaletan besterik ez ote den erabiltzen; gazteek erabiltzen duten; helduek bitartekorik eskaintzen duten...

Gazteen iritzia entzun nahi dute zera jakiteko: euskararen erabilera aisialdian eta arlo guztietan handitzeko zer egin beharko litzatekeen eta honetarako zein bitarteko jarri eta landu beharko liratekeen.

Izena hemen eman dezakezu eta egitaraua ondorengo PDFan ikusi dezakezu: XV. Jagon Jardunaldiak.