Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Gazte ikertzaileen "harrobia" sortzeko, 25 ikerketa-kontratu egiteko deialdia ireki du Ikerbasquek

Dokumentuaren akzioak

Gazte ikertzaileen "harrobia" sortzeko, 25 ikerketa-kontratu egiteko deialdia ireki du Ikerbasquek

2014/02/25 - Unibertsitatea.net
Atzerrian dauden euskal gazte zientzialariak etxeratzea nahi du Eusko Jaurlaritzak ekimenaren bitartez, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako ikerkuntza zentroetan lan egin dezaten.
Gazte ikertzaileen "harrobia" sortzeko, 25 ikerketa-kontratu egiteko deialdia ireki du Ikerbasquek

Irudia: Ikerbasque

Ikerbasque Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako zientzialarien fundazioak Research Fellow programarako deialdia ireki du beste urte batez. Ekimen horren baitan, 25 zientzialari kontratatu nahi ditu Eusko Jaurlaritzak unibertsitateetako ikerketa planetan edo ikerkuntza zentroetan murgildu eta lanpostu bat izan dezaten.

Programa hori sustatuz, Gasteizko gobernuaren esanetan, euskal gazte ikertzaileen "harrobia" sortu nahi dute. Hau da, atzerrian dauden ikertzaileak etxera itzultzea nahi du. Mundu osoko ikertzaileei dago bideratuta ekimena.

Iaz hasi, eta 2017ra arte indarrean izango da Research Fellow programa. Europako Batasunak 7 milioi euroko laguntza bideratu baitu. Orain artean, 40 ikertzaile hautatu dituzte, eta jada unibertsitateetako ikerketetan munduratu dira lanpostu bat izanik. 2017an 100 izango direla aurreikusi dute.

Bost urteko ikerketa-kontratuak dira, eta behin epe hori pasata, behin-betiko kontratuak eskaintzea da Ikerbasquen asmoa. Deialdira aurkezteko bete beharreko baldintzen artean dago, baina, hiru eta hamar urte arteko eskarmentua izatea zientzialari gisa. Izena ematea martxoaren 31ra arte dago irekita Ikerbasquen webgunean.

(Iturria: Ikerbasque)