Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Gaur ilargi-eklipse osoa ikusteko aukera egongo da

Dokumentuaren akzioak

Gaur ilargi-eklipse osoa ikusteko aukera egongo da

2011/06/15 - Unibertsitatea.net

Gaur lurra ilargiaren eta eguzkiaren artean jarriko da eta ilargi-eklipse osoa ikusteko aukera izango dugu.

Zeruan lainorik ezean hamarkadako ilargi-eklipserik luzeena ikusteko aukera egongo da, izan ere, ia bi orduko iraupena izango du.

Eguzki izpiei esker kolore gorrixka hartuko du ilargiak eklipsean eta bere edertasun mailarik altuena gaueko 22.14 inguruan izatea aurreikusten da.