Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Gaur arratsaldean kontrolik gabeko satelite bat lurrera eroriko da

Dokumentuaren akzioak

Gaur arratsaldean kontrolik gabeko satelite bat lurrera eroriko da

2011/09/23 - Unibertsitatea.net
6 tonako sateliteak pertsonaren bati kalteak eragiteko aukerak oso txikiak direla adierazi dute eta ziurrena dela ozeanoan erortzea.

UARS-ek, NASAk 1991an espaziora bidali zuen sateliteak, 2005ean utzi zion funtzionatzeari eta harrez gero kontrolik gabe dabil.

Adituek jakinarazi dute gaur arratsaldean eroriko dela lurrera aurretiaz zehaztu ezin daitekeen leku eta orduren baten. Dirudienez, Ipar Amerikan izango ez dela nahiko argi dute. Edozein kasutan pertsonaren bati kalteak eragiteko aukerak oso txikiak direla adierazi dute eta ziurrena dela ozeanoan erortzea.

6 tonako satelitearen zatirik handiena atmosferan sartzean suntsitu eta erreko omen da baina 26 bat pieza lurrera eroriko direla aurreikusi dute adituek.