Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Gau astronomikoa Ordizian
Erabiltzailearen akzioak

Gau astronomikoa Ordizian

2016/06/07 - Unibertsitatea.net
Ordiziako Oiangu baserrian antolatu du gau astronomikoa, ekainaren 11n, Aranzadi Zientzia Elkarteak.

Arazandiko astronomia sailak antolatu du datorren larunbaterako, ekainaren 11rako, gau astronomikoa Ordiziako Oiangu baserrian; izan ere, bertan, Aranzadiren laguntzarekin eskaintzen baitira hainbat ekintza, hitzaldi eta auzolan.

Xedea, ohi bezala, zientzia gizarteratzea da. Helburu hori gogoan, oraingoan, umeentzako tailer astronomko batekin emango diote hasiera gau astronomikoari. Euskaraz egingo dute tailerra arratsaldeko 20:00etatik 21:30era. Ondoren, helduentzako behaketa astronomikoa egingo da (kasu honetan espainieraz) eta, beti ere, zerua garbi baldin badago.

Ekintza horietan parte hartzeko ezinbestekoa da aldez aurretik izena ematea, beraz, hala nahi duenak mezu bat bidali beharko du idazkaritza@aranzadi.eus helbidera edo telefonoz hots egin 943466142 zenbakira.

Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria
 
bisitari