Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Garuneko eskualde jakin bateko zelula guztien irudiak jasotzea ahalbidetzen duen teknika iraultzailea garatu dute

Dokumentuaren akzioak

Garuneko eskualde jakin bateko zelula guztien irudiak jasotzea ahalbidetzen duen teknika iraultzailea garatu dute

2018/02/23 - Unibertsitatea.net
Ikerketan, garuneko zelulak ikertzen dituzten UPV/EHUko, Achucarro Zentroko eta Bordeleko Unibertsitateko fisikari eta biologoek hartu dute parte.

Mikroskopiako teknika iraultzaile batek garuneko eskualde jakin bateko zelula guztiak bistaratzea ahalbidetuko du.

SUSHI (“Super-resolution Shadow Imaging”) teknika berritzaileak begiraldi batez garuneko zelulak inguratzen dituen likidoz betetako eremua etiketatzea ahalbidetzen du. Honek, aztertu nahi diren zelula guztiak banaka etiketatu beharrik ez izatea dakar.

Teknikak honek gainera, aukera emango du garunaren funtzioei buruz dugun ezagutza areagotzeko, bai organo osasuntsuan bai gaixoan.

Ikerketa UPV/EHUko, Achucarro Zentroko eta Bordeleko Unibertsitateko ikertzaileen arteko elkarlanak ahalbidetu du.

Iturria: UPV/EHU