Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Garunek ez daukate generorik
Erabiltzailearen akzioak

Garunek ez daukate generorik

2015/12/14 - Unibertsitatea.net
Tel Aviveko Unibertsitatean ikertzaile lanetan ari den Daphna Joelek zuzendutako nazioarteko lan baten arabera, burmuinek ez daukate generorik.
Garunek ez daukate generorik

Zientzia Kaieratik hartua

Hainbat garunen eskanerrei erreparatuta, ikusi dute badaudela gizonen artean gehiago errepikatzen diren ezaugarri batzuk, baita emakumeengan gehiagotan agertzen diren batzuk ere. Hala ere, ez dago sexuaren araberako patroi bat, ez dago generoaren arabera bereizterik. PNAS aldizkarian argitaratutako artikulu batean eman dituzte horren inguruko azalpenak. 

1.400 garunen erresonantzia magnetiko bidezko irudiak erabili dituzte ikerketa lan hau burutzeko. Gai grisa, gai zuria, lotura neuronalak eta garunaren kortexaren lodiera izan dituzte aztergai, ezaugarri anatomiko bereizgarriak bilatzea helburu. Baina ez dute aurkitu gizon edo emakume guztien garunetan ageri den elementu komunik, ondorioz, ezin da garun baten eskanerraren bidez garun horren sexua zehaztu.

Hala ere, garunaren eremu batzuetako ezaugarriak maizago ageri dira emakumeengan, eta beste ezaugarri batzuk, ordea, gizonengan. Hori dela eta, eskanerretan generoaren araberako kontraste handiena ageri zen hamar atalak hartu eta azterketa sakonagoa egin zuten.

Hemen duzue artikulu osoa irakurgai: Garunek ez daukate generorik.

Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria
 
bisitari