Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian GARATU 2012/2013. Matrikulazio epea zabalik maiatzaren 7tik 17ra
Erabiltzailearen akzioak

GARATU 2012/2013. Matrikulazio epea zabalik maiatzaren 7tik 17ra

2012/05/08 - Unibertsitatea.net
Garatu Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitatea eta Ikerketa Sailak antolatutako irakasleen etengabeko prestakuntzara plana da. Garatun Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, Bigarren Hezkuntza eta Lanbide Heziketako irakasleei zuzendutako hainbat arlotako ikastaroak daude.

UEUk 15 ikastaro eskainiko ditu Garatu 12/13 deialdian.

 

Urtero bezala, Garatu ikastaroetan izena ematea epe bitan egingo da, bata orain, eta bestea irailean:

 

1. matrikulazio epea, esan bezala, orain izango da, 2012ko maiatzaren 7tik 17ra arte. Tarte honetan uztailetik urrira bitartean izango diren ikastaroetan eman ahalko da izena. Honako hauek dira epe horretan UEUk kudeatuko dituen ikastaroak:

 

Garatu ikastaroetan izena emateko bide bi daude:

  • Hezkuntza Sailaren web gunetatik on line

  • Eskaera bete (orriak hemen) eta Hezkuntza Delegaritzetara pertsonalki eraman edo posta arruntez bidali:

    • Araba. San Prudencio, 18 -bajo. 01005 - Vitoria-Gasteiz

    • Bizkaia. Gran Vía, 85. 48011 - Bilbao

    • Gipuzkoa. Andia, 13. 20004 - Donostia-San Sebastián

 

2. matrikulazio epea irailean zabalduko da. Epealdi honetan azarotik ekainera bitartean izango diren ikastaroetan izena emateko aukera izango dute irakasleek. Ondorengo hauek dira UEUk epealdi horretan kudeatuko dituen ikastaroak:

Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria
 
bisitari