Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Garapenaren Biologia lantzen duen UPV/EHUko aldizkari bat aipatuenen artean
Erabiltzailearen akzioak

Garapenaren Biologia lantzen duen UPV/EHUko aldizkari bat aipatuenen artean

2007/07/25 - Unibertsitatea.net
"The International Journal of Developmental Biology", Garapenaren Biologia alorreko nazioarteko 34 aldizkarietatik bederatzigarren geratu da 2006an. 2005ean 21. postuan egon zen.

Filadelfiako (AEB) Institute for Scientific Information (ISI) erakundeak Science Citation Index/Journal Citation Reports (SCI/JCR) deritzon katalogoa argitaratzen du urtero.

Katalogoan zenbatu egiten da zientzia-aldizkari profesional batek argitaraturiko artikulu bat zenbatetan aipatzen den ISI erakundeak aukeratutako argitalpen-multzo batean. Multzo hori mundu osoko 6.000 bat aldizkarik osatzen dute; horietatik Espainiar Estatukoak 30 bat besterik ez dira.

Neurketaren arabera, UPV/EHUk Garapenaren Biologian argitaratzen duen "The International Journal of Developmental Biology" aldizkaria Espainiar Estatuan argitaratzen direnetatik (ezagutza zientifiko, tekniko nahiz medikoaren alorreko beste guztiak kontuan hartuta) gehien aipatzen dena da.

Aldizkaria nazioartekoa da eta ingelesez argitaratzen da. Gaur egun 8 ale argitaratzen ditu urtean eta edizio digitala ere badu.

Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria
 
bisitari