Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Galapagoetako azken dortoka erraldoiaren oinordekoak

Dokumentuaren akzioak

Galapagoetako azken dortoka erraldoiaren oinordekoak

2009/10/07 - Unibertsitatea.net

"George bakartia" Geochelone abingdoni espezieko dortoka arra da, 90-100 urte tartean ditu eta Galapagoetako azken dortoka erraldoia da.

1972an aurkitu zuten eta harrez gero hamaika saiakera egin dira ugaldu dadin. Antzeko espezieko bi emerekin bizi da eta iaz erakutsi zuen lehenengo aldiz hauenganako interesa. Hala ere, sortutako arrautzak antzuak izan ziren.

Orain emeek berriz jarri dituzte arrautzak: batak bost uztailean eta besteak sei duela gutxi.

120 egun barru jakingo da arrautzak ugalkorrak diren eta oinordekoak izango dituen.