Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Gaixotasun zeliakoari aurre egiteko aurkikuntza berria
Erabiltzailearen akzioak

Gaixotasun zeliakoari aurre egiteko aurkikuntza berria

2016/04/11 - Unibertsitatea.net
UPV/EHUko ikerketa taldeak Science aldizkarian argitaratu ditu aurkikuntzaren nondik norakoak.

Gaixotasun zeliakoa garatzerako orduan giltzarria den gene bat aurkitu dute, lnc13 izendatu duten genea, hain zuzen.

Zeliakia genetikoki horretarako joera duten pertsonengan garatzen da eta, era berean, oinarri immunologikoko gaixotasun kroniko bat da. Zeliakoek ez dituzte onartzen glutenaren proteinak; intolerantzia horren ondorioz heste meharreko hantura pairatzen baitute, inflamazioa. Gaur gaurkoz, tratamendu bakarra bizi osoan glutenik gabeko dieta zorrotza betetzea da.

Halaber, genetikoki biztanleen %40k dauka zeliakia garatzeko arrisku faktorea, hala ere, %1 baino ez da gaixotzen. Azterlana egin duten UPV/EHUko ikertzaile Ainara Castellanos eta Jose Ramon Bilbaoren hitzetan, "Arrisku faktore gehigarrietako bat ‘zabor' DNA deituriko horretan aurkitzen da; hots, DNAren %95ean. Zatirik ezezagunena da, ez dituelako proteinak sintetizatzen, gainerako %5ak ez bezala. Gure organismorako prozesu garrantzitsuak erregulatzen ditu, erantzun immunitarioa adibidez; hortaz, zati horretan aurki litezke zeliakia bezalako gaixotasun autoimmuneen kausak".

Horrela, zabor genoma hori aztertuta, gaixo zeliakoetan ikusi den hantura erregulatzeko gakoa den genea aurkitu dute: lnc13. Berau, hantura eragiten duten geneen adierazpen maila normalei eusteaz arduratzen da eta azterketan ikusi dutenaren arabera, pertsona zeliakoek ia ekoitzi ere ez dute egiten -horrek dakarren hantura eta gaixotasunaren garapenaren kalterako, besteak beste-.

Aurkikuntzaren balioa azpimarratu dute ikertzaileek: "Ikerketa honen bidez, berretsi egin da lehen ‘zabortzat' jotzen ziren genoma eskualdeak oso garrantzitsuak direla gaixotasun zeliakoa bezalako ohiko gaitzak garatzeko, eta diagnostikoak egiteko aukera berri bat zabaldu da. Orain, RNA horren maila baxuak zeliakiaren (eta beste patologia immune batzuen) ezaugarri goiztiarra ote diren ikertu nahian gabiltza; izan ere, hori jakinda, aukera egongo litzateke gaixotasuna agertu aurretik diagnostikatzeko". Horra euren azalpena:

 

Gaixotasun zeliakoa garatzeko giltzarria den gene bat aurkitu dute ‘zabor’ DNAn from UPV/EHU on Vimeo.

Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria
 
bisitari