Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Gaixotasun tropikal ahaztuak aztertzen jarraitzeko beharraz hitz egin dute Nafarroako Unibertsitatean
Erabiltzailearen akzioak

Gaixotasun tropikal ahaztuak aztertzen jarraitzeko beharraz hitz egin dute Nafarroako Unibertsitatean

2013/04/17 - Unibertsitatea.net
OMEk berak (Osasunaren Mundu Erakundeak) arretarik gabeko edo ahaztutako 17 gaixotasun tropikal daudela onartzen du. 1.000 milioi pertsonek dute gaixotasun hauetako bat.

Hiru segundoro hiltzen da pertsona bat gaixotasun tropikal ahazturen batek eraginda.

1.000 milioi pertsonek dute gaixotasun hauetako bat eta gehienetan tratamendu garestia duten edo eraginik gabeko tratamendua duten edo tratamendurik ez duten gaixotasun infekziosoak dira.

Horixe esan dute Universidad de Navarrako Farmazia Fakultateak antolatutako gaixotasun ahantzien jardunaldietan parte hartu duten adituek.

OMEk berak (Osasunaren Mundu Erakundeak) arretarik gabeko edo ahaztutako 17 gaixotasun tropikal daudela onartzen du.

Ildo honetatik gai honi ekiteko beharra azpimarratu dute adituek: botikak aurkitu, ikerketa sustatu...

Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria
 
bisitari