Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Gaitasun komunikatiboak hobetzeko ikastaroa Gasteizko EHUko Ingeniaritza Eskolan

Dokumentuaren akzioak

Gaitasun komunikatiboak hobetzeko ikastaroa Gasteizko EHUko Ingeniaritza Eskolan

2012/10/17 - Unibertsitatea.net
Nazioartean aritzen den ToastMasters Clubaren berri izan eta bere jarduera jarraitzen ibili ondoren, Ingeniaritzako Eskolako irakasle talde bati Gasteizen inplementatzea otu zaie

Gaur egun, lanbide mota askotan oinarrizko eskakizuna bilakatu da komunikazio teknikak menperatzea. Jendaurrean argi eta zehatz azalpenak ematea, urduritasuna bazterturik eta sinesgarritasun osoarekin, mundu profesionalean ibiltzeko ezinbesteko jakintza da. Ezagutza hauek indartzeko asmoz ToastMasters Cluba ekarri dute Gasteizera beraien metodoa eta esperientzia ezagutarazteko.

Eztabaida Talde Unibertsitarioek ez bezala elkarte honek arlo profesionalari begira lan egiten du, ingelesa menderatzea eta gaitasun komunikatiboak garatzea funtsezko elementu direlarik. Metodologiari dagokionez honek dira urratsak:

  1. Bi asterik behin bilerak antolatzen dituzte, inguru "informal" batean.
  2. Hiru edo lau parte hartzaileek "icebreaker" eran jokatuz 4-6 minutuko hizketalditxoarekin hasten dira, gai pertsonalak edo anekdotak kontatuz.
  3. Jarraian bakoitzaren "ebaluatzaile" batek hitzaldiaren balorazioa egiten du eta alde positiboak zein negatiboak nabarmentzen ditu: konbentzitzeko gaitasuna, eskuen keinuak, isiluneak edo etenaldiak, hizkuntzaren egokitasuna...
  4. Azkenik ebaluatzaile orokorrak parte hartzen du.


Egitasmo hau zuzenduta dago ikasketen azkenetan dauden ikasleei eta  komunikazio, oratoria eta lidergo teknikak hobetzeko interesa dutenei.

Informazio gehiago nahi baduzu idatzi honi: Miguel Calvo Melero (Akademia Antolaketa eta Plangintza zuzendariordea, miguel.calvo@ehu.es).