Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Futbolari aplikatutako Psikologiaren Nazioarteko III. Kongresua Deustun

Dokumentuaren akzioak

Futbolari aplikatutako Psikologiaren Nazioarteko III. Kongresua Deustun

2016/05/24 - Unibertsitatea.net
Deustuko Unibertsitateak Futbolari aplikatutako Psikologiaren Nazioarteko III. Kongresua egingo du maiatzaren 26tik 28ra bitartean.

Futbolari aplikatutako Psikologiaren Nazioarteko III. Kongresua egingo dute datorren ostegunetik larunbatera bitartean (maiatzaren 26, 27 eta 28an) Deustuko Unibertsitatean.

Antolatzaileen hitzetan, "helburua jokalarien garapenean eta errendimenduan eragina duten praktika profesionalak hobetzea da"; hala adierazi dute Futbolari Aplikatutako Psikologia Elkarteak (AIFAP) eta Deustuko Unibertsitateak.

Egitarau zabala antolatu dute, hemen kontsulta daiteke egunez eguneko eskaintza, baina aurreratu dutenez, psikologoek zein entrenatzaileek hartuko dute parte bertan, hala nola, Celtic Football Club, Everton F.C., St John Liverpool University, Arsenal, Philadelphia Union, Bayer Leverkusen, FC Barcelona, Real Madrid, EHU, Dinamo Kiev, Athletic Club eta Dominium Bilbao Basket taldeetako kideek.