Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Teknologiaren erabilera futbolaren munduan
Erabiltzailearen akzioak

Teknologiaren erabilera futbolaren munduan

2017/02/03 - unibertsitatea.net
FIFAk bideo-arbitrajerako plataforma jarri zuen praktikan Kluben Munduko Txapelketan. Badira klubei euren errendimendua hobetzen lagundu diezaieketen bestelako aplikazioak ere.
Teknologiaren erabilera futbolaren munduan

Asier Zubillaga. Argazkia: Nuria González (UPV/EHU)

Teknologia ez da berria futbolaren munduan, baina azkenaldian bideo-arbitrajea edo "belatz begia" delakoa futbolean erabiltzeko aukera aipagai eta eztabaida iturri da. Japonian jokatu zen FIFAren Kluben Munduko Txapelketan erabili zuten eta epaileei zalantzazko jokaldiak berrikusi eta partidan zehar erabakitzeko aukera eman zien.

Teknologia epaile lanetarako bakarrik ez, baita errendimenduari begira ere erabilgarri da. Adibidez, Asier Zubillaga UPV/EHUko Hezkuntza eta Kirol fakultateko irakasleak "Attacking and defensive styles of play in soccer: analysis of Spanish and English elite teams" izeneko ikerketan parte hatu du. Azterlan horren helburua elite mailako futboleko joko estiloak eta horiei lotutako errendimendu adierazleak zehaztea da.

Espainiako ligako eta Ingalaterrako Premier League-ko 97 partida aztertu zituzten, 2006-2007 eta 2010-2011 denboraldietan, AMISCO izeneko sistema erabilita. Estadioetan kamerak ezarri eta jokalarien mugimendu eta ekintza guztiak grabatu, informazioa prozesatu eta klubei helarazten zaie.  "Jokalariek zein distantzia eta zein abiaduratan egin duten" jakin dezakete Zubillagaren esanetan, eta taldearen joko estiloa ere aztertu daiteke. Gaur egun, badira hori bera egiteko gai diren beste zenbait sistema, baina AMISCO edo Prozone (horrela deitzen zaio orain) " aitzindaria izan zen teknologia hori garatzen eta futbolera aplikatzen, eta mota horretako datuak lortzen".

2000. urtetik hona talde askok erabili dute, klub bakoitzak bere erara. Garrantzirik handiena Ingalaterran eman zaio. Bertan sortu zen "Match Analisys" deritzona eta bertan izan du garapenik handiena.

Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria
 
bisitari