Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Futbol profesionala hizpide Andoni Zubizarretarekin
Erabiltzailearen akzioak

Futbol profesionala hizpide Andoni Zubizarretarekin

2016/04/15 - Unibertsitatea.net
"Futbol profesionalaren antolaketa eta egitura Andoni Zubizarretarekin" izenburupean egingo da hitzaldia Deustuko Unibertsitatean.

Deustuko Unibertsitateak, Psikologia eta Hezkuntza fakultateak bultzatuta, datorren apirilaren 20an eskainiko du futbol profesionalaren inguruko masterclass-a. Bertan, Andoni Zubizarreta izango da hizlari nagusia. Futbol jokalari eta zuzendari ohi gasteiztarrak kirol profesional honen inguruko antolaketa eta egitura izango ditu hizpide, besteak beste.

Hitzaldia, datorren asteazkenean, goizeko 10:30ean hasiko da Deustuko Unibertsitateko Bilboko campuseko Paraninfoan (Unibertsitate etorbidea, 24).

Era berean, maiatzean, futbolari aplikatutako psikologiaren nazioarteko III. kongresua antolatu dute; hain zuzen, "Jokalarien garapenean eta errendimenduan eragina duten praktika profesionalak hobetzea" xede.

Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria
 
bisitari