Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Frustrazioa hobeto ezagutzeko boluntarioak behar dituzte Nafarroako Unibertsitatean

Dokumentuaren akzioak

Frustrazioa hobeto ezagutzeko boluntarioak behar dituzte Nafarroako Unibertsitatean

2018/11/27 - Unibertsitatea.net
Emozio honen gaineko ikerketa egin ahal izateko 18-50 urte bitarteko boluntarioak behar dituzte.
Frustrazioa hobeto ezagutzeko boluntarioak behar dituzte Nafarroako Unibertsitatean

(Irudia: CCO Creative Commons. Iturria: Pixabay)

Frustrazioaren emozioaren ezaugarriak hobeto ezagutu nahi dituzte Nafarroako Unibertsitatean eta horretarako termografia bidezko ikerketa bat abiatuko dute.

Ordu erdi iraungo duen froga izango da eta hasieran kamera termografiko baten bidez aurpegiaren tenperatura erregistratuko da. Gero estimulu desberdinei aurre egin beharko die parte hartzaileak. Honekin, frustrazioaren emozioak mapa termiko jakin bat duen ikusi nahi dute. Baita organismoak emozio honen aurrean portaera zehatz bat duen.

18-50 urte bitarteko boluntarioak behar dituzte. Ikerketan parte hartzeko interesa baduzu izena eman behar da email honetara idatzita: cgarcia.55@alumni.unav.es

Iturria: Nafarroako Unibertsitatea