Dokumentuaren akzioak
Fotonika industrian: negozioak argiztatzeko giltzarri teknologikoak
Bihar, abeduaren 2a, Fotonika Industrian: negozioak argiztatzeko giltzarri teknologikoak izeneko jardunaldiak izango dira UPV/EHUk Bilboko Abandoibarran daukan Bizkaia Aretoan. Goizeko 9:15etan emango zaie hasiera eta UPV/EHUk eta TEKNIKERek antolatu dituzte.
Fotonikak edota argi partikulak hautematera, kontrolatzera eta sortzera zuzentzen den teknologiak eskaintzen dituen industria aukerak izango dira eztabaidagai jardunaldietan. Hainbat adituk, tartean UPV/EHU, TEKNIKER eta Alemaniako IPMS zentroko adituak, fotonikako eta optikako industriaren arloko aplikazioak aztertuko dituzte, baita hainbat sektoretako arrakasta kasuak aurkeztu ere.
Hemen aurkituko dizue jardunaldien inguruko informaizo guztia: Jardunaldiak.