Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian ForoTechen III. Edizioa ospatuko da aste honetan zehar

Dokumentuaren akzioak

ForoTechen III. Edizioa ospatuko da aste honetan zehar

2015/03/02 - Unibertsitatea.net
Enpresak, unibertsitatea, ikasleak eta herritarrak biltzea du helburu eta bertan, Emakume Teknologoentzako Ada Btron 2015 saria emango da.

Martxoaren 4tik 6ra bitartean ospatuko da Ingeniaritza eta Teknologiaren Astea Deustuko Unibertsitateko Ingeniaritza Fakultateak antolatuta. Programa zabala izango du ForoTechek, besteak beste, hitzaldiak, eztabaidak, lantegiak, laborategiak eta erakusketa teknologiko bat izango dira, bestelako jarduerez aparte. Horien helburua teknologia eta ingeniaritzarekiko zaletasuna piztea izango da.

Egitarauan sartzen da baita ere, Emakume Tekonologoentzako Ada Byron sariaren banaketa, foro honen helburuetako bat baita esparru zientifikoan emakumearen papera aldarrikatzea. ForoTechen lehen egunean jakinaraziko da irabazlearen izena, hau da, martxoaren 4an. Egun berean, “Emakumea eta Teknologia” izeneko mahai-inguru bat izango da gainera.

Beste ekitaldi azpimarragarri batzuk, Big data (kopuru handiko informazioen analisirako teknologia berria) eta 4.0 Industriak diseinuarekin duen harremana izango dira. Gai horiek jorratzeko hogei bat aditu bilduko dituzte bi forotan. Foroak ospatzen diren artean, erakusketa bat izango da ikusgai nahi duten guztientzat Deustuko Unibertsitateko Paraninfoaren ondoko klaustroan. Bertan, inguruko enpresen garapen teknologikoak egongo dira ikusgai.

Martxoaren 4an izango da FotoTechen aurkezpena, goizeko 11:00etan Garate aretoan. Bertan hartuko dute parte Jose Maria Guibertek, Deustuko Unibertsitateko errektoreak eta Ines Jacobek, Ingeniaritza Fakultateko dekanoak. Foroaren babesleak berriz, ondoko hauiek izango dira: IK4, Sabadell Fundazioa, Cimubisa, Panda, Ejie, Bilboko Udala, Bizkaiko Foru Aldundia, Emakunde, Vidrala, Microsoft, Ingeteam, Accenture, Deloitte, Euskaltel, Bilbao Ekintza, Donostiako Sustapena, Google eta Meetabout-Techabout dira ForoTechen babesleak.

Hemen aurkituko duzue informazio gehiago: http://www.ingenieria.deusto.eus/cs/Satellite/ingenieria/eu/forotech.