Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian ForoTech: ingeniaritza eta teknologia astea

Dokumentuaren akzioak

ForoTech: ingeniaritza eta teknologia astea

2016/03/02 - Unibertsitatea.net
Erakusketa teknologikoa, hitzaldi eta topaketa profesionalen zikloa zein emakume teknologoarentzako Ada Byron sariketa izango dituzte, besteak beste, Deustuko Unibertsitatean.

Deustuko Unibertsitatean egingo den Forotech ingeniaritza eta teknologia asteak, antolatzaileen hitzetan, "Enpresak, unibertsitatea, ikasleak eta herritarrak biltzeko" balioko du, baita "teknologia eta ingeniaritzarekiko zaletasuna pizteko" ere.

Martxoaren 9tik 11ra bitarteko eskaintza osatzeko hainbat ekitaldiz osatutako egitaraua kaleratu dute.

Erakusketa teknologikoa

Erakusketan era guztietako hogei lagin teknologiko baino gehiago izango dira ikusgai, gure inguruko enpresek eta ikerketako erakundeek, ingeniaritzaz baliaturik, berrikuntza, balioa eta aberastasuna zelan lantzen duten erakusteko. Paraninfoaren ondoko klaustroan kokatuko dute eta ikusgai izango da goizeko 10:00etatik arratsaldeko 19:00etara arte (asteazken eta ostegunean) zein 10:00etatik 14:00etara (ostiralean).

Ada Byron saria

Emakume Teknologoarentzako Ada Byron sariaren bidez, teknologia sektoreko emakume profesionalen lana azpimarratu nahi dute, "Isilik eta gero eta gehiago ari baitira aurrerapen handiak egiten esparru horretan".

Aurten, Nuria Oliver, informatika arloko erreferentziazko ikertzaileak jasoko du saria. 9.300 aipu baino gehiago ditu nazioarteko argitalpen zientifikoetan, eta ezaguna da honako eremuetan egin duen lanagatik: giza jokabidearen eredu konputazionaletan, adimen artifizialean, pertsonen eta makinen arteko elkarreraginean, informatika mugikorrean eta Big Dataren gizarte aplikazioan.

Hitzaldien egitaraua

Martxoak 9

12:00 - 12:30: Ada Byron Sarien Banaketa

13:00: Hasierako koktela

16:30 - 18:00: Emakumea eta Teknologia saioa. Garate Aretoan.

  • Izenburua: “Emakumeak zientzian ala zientzia emakumeekin?”
  • Moderatzailea: Begoña García-Zapiraín dk. DeustoTech Life
  • Parte hartzaileak:
    •  Flora de Pablo dk. CSIC "Mujer, Ciencia y Tecnología: Para ver la solución, hay que ver el problema"
    •  Francisca Puertas dk. CSIC "Mujeres en la Ciencia y en la Tecnología. Situación y Retos"

 

Martxoak 10

9:00-10:30: ForoTech Gosaria. Garate Aretoan.

  • Izenburua: “Fabrikazio adimenduna – Smart Industry”
  • Moderatzailea: José Luis del Val. Katedraduna. Deustuko Unibertsitatea
  • Parte hartzaileak:
    • Pablo de la Puente Mora: Informazioko teknologien zuzendari korporatiboa. GESTAMP “Planta conectada, planta más eficiente”
    • Ana Santiago: CEO - SISTEPLANT “Integración de las personas, la tecnología y el conocimiento en la nueva fábrica”
    • Eduard Marfá. Marketing Director. EMEA Lifecycle Collaboration. SIEMENS PLM SOFTWARE “Industria 4.0 y la Empresa Digital”

10:30: Networking-a. Parininfo Klaustroan.

15:30 - 17:00: Think Tank. Garate Aretoan.

  • Izenburua: “Adimendun datuak – Smart Data”
  • Moderatzailea: Iñaki Ortega dk. Deusto Business Schooleko zuzendaria. Madril
  • Parte hartzaileak
    • José Luis García Díaz. Gobernu eta Osasun Soluzioen zuzendaria. MICROSOFT “Dato = Moneda/Sociedad Digital”
    • Javier Goikoetxea González. CEO. NEXT taldea."Caso práctico de uso de la información; el caso del Grupo NEXT”
    • Ana Cruz Orti. Enterprise kontuetarako Account Executive. LINKEDIN “TBD”

17:30: Kafea. Paraninfo Klaustroan.

19:00 - 20:30: Hitzaldi nagusia, Deusto Forumekin batera. Gradu Aretoan.

  • Izenburua: "El Prado en la Red: la transformación digital de un museo"
  • Parte hartzaileak:
    • Miguel Zugaza. Prado Museoko zuzendaria
    • Ricardo Alonso Maturana. CEO. GNOSS

 

Martxoak 11

12:00-13:15: Alumni Hitzaldia. Garate Aretoan.

  • Deustuko Ingeniaritzako Ikasle ohien urteroko batzarra Aurkezleak:
    • Jesús Riaño. Deusto Alumniko zuzendaria
    • Xabier Ochandiano. Bilboko Udaleko Ekonomi Garapeneko, Merkataritza eta Enpleguko zinegotzia
  • Izenburua: “¡La que se nos avecina! Un breve repaso a lo que está caliente en Silicon Valley.”
  • Hizlaria: Iker Jamardo. Chief Technology Officer LUDEI

13:30: Amaierako koktela