Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian FormadoresEnRed: hezkuntza ez arautuko irakasleen on lineko komunitatea

Dokumentuaren akzioak

FormadoresEnRed: hezkuntza ez arautuko irakasleen on lineko komunitatea

2011/12/15 - Unibertsitatea.net
Formabask enpresa euskaldunak sortutako egitasmo berria da "FormadoresEnRed". Doako on line plataforma bat da eta honen bidez, hezkuntza ez arautuaren eskaintza eta eskaera bideratu nahi ditu.

Pertsona eta erakundeen ikaskuntza prozesuetan aholkulari da Formabask enpresa. Batez ere hezkuntza ez arautuan lan egiten du. Hezkuntza ez arautuan diharduten irakasle, profesional eta adituak barreiatuta daude Formabaskeko arduradunen ustez. Egoera saihesteko FormadoresEnRed on lineko plataforma sortu dute.

Ingurune birtual honen bidez, arloko profesionalak eta hezkuntza ez formaleko irakasleek behar dituzten enpresa eta erakundeen arteko elkarlana sustatzea dute helburu. Plataformaren bidez, eskaintzak eta eskaerak bideratzen dira eta hainbat gaien inguruko dokumentazio, erreminta eta baliabideak eskaintzen dira.

FormadoresEnRed plataforma doakoa da, gaur egun 400 erabiltzailek eman dute izena. Bertan parte hartzeko erregistratzea beharrezkoa da.