Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Foodtopia, kaleko janaria eta artea uztartzen dituen ekimena antolatu du Basque Culinary Centerrek

Dokumentuaren akzioak

Foodtopia, kaleko janaria eta artea uztartzen dituen ekimena antolatu du Basque Culinary Centerrek

2014/02/12 - Unibertsitatea.net
Proiektuarekin gainera postu ibiltarietan janaria saltzeko baimenak lortzea errazagoa izatea aldarrikatu nahi dute Basque Culinary Center-eko ikasleek.

Basque Culinary Centerreko ikasleek proiektu berritzaile bat antolatu dute: Foodtopia, hau da, kalean janaria saltzeko postu ibiltarien bilgunea. Munduko herrialde desberdinetan araututa dagoen jarduera da hori. Araututa egoteaz gain, Euskal Herrian baino erraztasun gehiago dagoela diote saltoki ibiltariak sortzeko. Hori hala, era horretako postuak martxan jartzeko erraztasunak ematea aldarrikatu dute kaleko janaria eta artea uztarturik. Horren inguruko bideolana egin du MU Telebistak.

Gastronomia Zientzien Fakultateko ikasleen ikuspegi berritzailea barru-barrutik ikusteko aukera izan dute bezeroek: sukalderaino sartuta, hain justu. Azken batean, bilgune hori ezohiko jatetxea da, postu desberdinez osatutakoa baita. Bezeroak postu batetik bestera ibiltzen dira janari mota desberdinak probatuz. Modu horretan, bezeroekin elkar-eragiteko aukera izatea zuten helburu ikasleek.

 

(Iturria: Mondragon Unibertsitatea)