Dokumentuaren akzioak
Fisika kuantikoari koloreak atera dizkiote
Urrezko bi nanoesferen arteko elektroien tunel efektua aztertu dute fisikariek, sistemari argia igorrita. J. Aizpurua
Esperimentua aurrera eraman dute Cambridge, Paris Sud Unibertsitateetako fisikariek EHUko Materialen Fisika Zentroa eta DIPC (Donostia International Physics Center) ikerlariekin batera.
Zientzialari taldeak baieztatu duen teoriaren arabera "argiak materiarekin eskala azpinanometrikoan era desberdinean elkarreragiten edo interakzionatzen duela". Ikertzaileek antena optiko batez ikusi dute ezberdinak direla argiaren eta materiaren arteko elkarrekintzak eskala handian eta nanoskopioan.
Hiru lan-taldetan ikertu den esperimentua fisikaren ezagutza berrien mugetan kokatzen da. Ikerketaren emaitzak Nature aldizkarian irakur ditzakezu.