Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Filosofia ikasten, irakasten edo ikertzen dabiltzan euskaldunei egin die deia UEUko Filosofia Sailak

Dokumentuaren akzioak

Filosofia ikasten, irakasten edo ikertzen dabiltzan euskaldunei egin die deia UEUko Filosofia Sailak

2019/01/09 - Unibertsitatea.net
Filosofiaren bueltan dabilen komunitate hori batzeko prozesua saretik zabalduko dute, atari honetan sortu berri duten EDO blogetik eta beraien Facebook kontutik.

UEUren Filosofia Sailak filosofiaren inguruan dabilen euskal komunitatea biltzea eta harremanetan jartzea nahi du. Hori dela eta,  filosofia ikasi, irakatsi eta ikertzen ari den norbanako zein erakundeen datu-basea osatuko du.

Prozesu guztiaren berri emateko asmoa ere badute atari honetan sortu berri duten EDO blogetik edo beraien Facebook kontutik.

Hauek dira eskatu dituzten datuak:

  • izen-abizenak (derrigorrez).
  • Emaila (derrigorrez).
  • Jarduera.
  • Elkartea/erakundea.
  • Telefonoa.

 

Beraiekin kontaktuan jartzeko eposta ere jakitera eman dute: