Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Felix Mocoroa saria behi-gaztaren ekoizpenari buruzko lan batek jaso du

Dokumentuaren akzioak

Felix Mocoroa saria behi-gaztaren ekoizpenari buruzko lan batek jaso du

2009/12/16 - Unibertsitatea.net

Alfonso Zamora Kimikan lizentziaduna da eta Nekazaritza eta Elikadura Ingeniaritzan doktorea Frantziako Nancy Unibertsitatean.

Zamorak Euskadiko behi-gaztaren ekoizpenaren bilakaera aztertu du eta horregatik XVII. Felix Mocoroa ikerketa gastronomikoko saria eskuratu du.

Lanaren izenburua da "El queso de vaca en Euskadi, concerniente al sector primario, ganadero y artesano". Bertan behi gaztaren ekoizpena aztertu du. Baita honek Euskadin, Europan eta Kantauri itsasoko ertzean izan duen bilakaera azken bi mendeetatik gaur egunera arte. Batetik, ekoizpen industriala izan du kontuan eta bestetik, baserriko ekoizpena edo artisau-ekoizpena.