Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian EHUko Farmazia Fakultateak elikadura osasuntsuari buruzko gida egin du

Dokumentuaren akzioak

EHUko Farmazia Fakultateak elikadura osasuntsuari buruzko gida egin du

2007/03/12 - Unibertsitatea.net
Irakurterraza eta ulerterraza egin dute elikadura osasuntsuari buruzko gida eta Gasteizko Udaletxeko web orrian zintzilikatu dute.

Osasuntsu jatea, dieta orekatu bat izatea da. Hori dela eta, EHUko Arabako campuseko Farmazia Fakultateak,  Elikadura osasuntsuari buruzko gida praktikoa deritzona egin du eta Gasteizko Udaletxeko web gunean zintzilikatu du.

Gida huts bat baino gehiago da. Izan ere galdera erantzuneko formatu bat ere jarri dute, bakoitzak bere dudak azaldu ditzan eta beraiek erantzuteko.

Gida honetako aholkuak jarraitzen dituen pertsonak, adituen arabera, behar bezalako dieta lortuko du. Egunean bost otordu eginez eta komeni ez zaizkion elikagaiak baztertuz.

Gida hau egiteko ideia, jateko ohiturei buruzko ikerketa baten ondoren etorri zen. Ikerketa horren arabera, jateko ohitura okerrak daude. Horregatik, jendearen zalantzak argitzeko beharra ikusi zuten.

Elikadura osasuntsuari buruzko gida HEMEN jarri dute.