Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian "Ezagutzera nator!": unibertsitate ikasleen telebista saio berria
Erabiltzailearen akzioak

"Ezagutzera nator!": unibertsitate ikasleen telebista saio berria

2016/02/23 - Unibertsitatea.net
Mondragon Unibertsitateko Ikus-entzunezko Komunikazioko ikasleek ekoitzi duten saioa Goiena telebistan izango da ikusgai ostegunero.
"Ezagutzera nator!": unibertsitate ikasleen telebista saio berria

ARGAZKIA: Mondragon Unibertsitatea

Goiena telebistarekin elkarlanean ekoitzi dute Mondragon Unibertsitateko Ikus-entzunezko Komunikazioa graduko 4. mailako ikasleek "Ezagutzera nator!" izeneko telebista saioa. Orotara, 9 atal izango ditu eta horietako bakoitzean Debagoieneko herri bat hartuko dute ardatz.

25 minutuko saioak sortu dituzte taldeka. Horretarako, Goienaren laguntza izan dute eta ikasleek landu dituzte saioen ekoizpen lan guztiak: aurreproduzkia, gidoia, grabazioa, diseinu grafikoa, aurkezpen lanak, promozioa... Antolatzaileen hitzetan, sortu duten saioaren helburua "modu informal batean, Debagoineko herriak ezagutzera ematea da; beti ere, kanpotar baten ikuspuntutik. Horretarako, ikasleek, herrietako pertsonaia ezagunak elkarrizketatu dituzte eta herri bakoitzeko bazter eta txoko bitxienak erakutsi".

Hortaz, praktika bete-betean landutako proiektua antenan ikusgai izango da. "Ezagutzera nator!" saioaren lehen atala pasadan otsailaren 19an emititu zuten eta hurrengoa otsailaren 25ean eskainiko dute; ostegunero zortzi astez jarraian, Goiena telebistan, gaueko 22:00etan. Halaber, aurrerago Interneten ere ikusgai jarriko dituzte atal guztiak.

Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria
 
bisitari