Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Euspot lehiaketako 34 lan publikoaren sariaren bila

Dokumentuaren akzioak

Euspot lehiaketako 34 lan publikoaren sariaren bila

2016/04/29 - Unibertsitatea.net
Mondragon Unibertsitateak antolatzen duen "Euspot" euskarazko spot lehiaketak 34 lan jaso ditu eta maiatzaren 3ra arteko epea ireki dute publikoaren botoa emateko.

"Euspot" euskarazko spot lehiaketak, aurten, turismoa Gipuzkoa barnealdera erakartzeko erronka jarri die parte-hartzaileei.

Euskal Herriko leku askotatik jaso dituzte spotak, 34 guztira, hala nola Legazpitik, Lazkaotik, Gasteiztik, Arrasatetik, Asteasutik, Zestoatik, Tolosatik, Aramaiotik... horiek guztiak maiatzaren 12an egingo den sari banaketa ekitaldian aurtengo garaikurra eskuratzeko irrikaz daude, baina, Aretxabaletako Arkupe Kultur Etxean, epaimahaiak aukeratuko sariez gain, publikoaren saria ere banatuko da -500 euroko saria, hain zuzen-.

Gaur jarri dituzte spot guztiak ikusgai eta publikoak gustukoena bozkatzeko epea ireki dute; maiatzaren 3ra arteko tartea dago (astearteko eguerdiko 12:00etara arte) spotak ikusi eta onenaren aldeko botoa emateko.

Spot guztiak eta botoa emateko aukera webgunean dago eskuragarri. Horra, jarraian, aurkeztutako lanen ale bat. Eta zuretzat zein da ederrena?