Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Euspot, euskarazko spot lehiaketaren 7. edizioko gaia "Irudi digitala gure bizitzako harremanetan" izango da
Erabiltzailearen akzioak

Euspot, euskarazko spot lehiaketaren 7. edizioko gaia "Irudi digitala gure bizitzako harremanetan" izango da

2017/12/18 - Unibertsitatea.net
Lehiaketa irekia da eta edozeinek har dezake parte. Aurten, 250€ eta 1.000€ bitarteko 5 sari banatuko dira.

Publizitatea, sormena eta euskara uztartzen dituen spot lehiaketa da Euspot. Aurtengo gaia "Irudi digitala gure bizitzako harremanetan" da eta sare sozialen erabileraren inguruan hausnarketa egitera bultzatzea da helburua.

Iazko edizioan 51 lan aurkeztu ziren eta 2018ko edizioan parte hartu nahi duenak maiatzaren 2a baino lehen aurkeztu beharko du bere sorkuntza.

Aurten bost kategoria sarituko dituzte:

  • Spotik onena: 1.000 €
  • Mondragon Unibertsitateko ikasleen spotik onena: 500 €
  • Publikoaren saria: 500 €
  • Musika sinkronizazio onenaren saria: 300 €
  • BHklip saria (14-18 urte): 250 €

 

Informazioa gehiago Euspot-en webgunean.

 

Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria
 
bisitari