Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Euspot, euskarazko spot lehiaketaren aurtengo gaia pintxo-potea eta euskara izango dira

Dokumentuaren akzioak

Euspot, euskarazko spot lehiaketaren aurtengo gaia pintxo-potea eta euskara izango dira

2014/01/31 - Unibertsitatea.net
Sariketaren 3. edizioa da aurtengoa eta 250€-1.000€ bitarteko 4 sari banatuko dira.

Euspot, euskarazko spot lehiaketaren 3. edizioko gaia "Pintxo-potea eta euskara" izango da.

Spot lehiaketa, ikus-entzunezkoen eta euskararen sorkuntzaren esparruan ekarpena egiteko sortu zen eta orokorrean euskararen erabilera bultzatzeko.

Parte hartzaile guztiei dago irekita eta aurten gainera gaztetxoek ere parte hartzeko aukera izango dute.

Lau sari banatuko dira:

  • Spot onena: 1.000€
  • MUko spot onena: 500€
  • Publikoaren Saria: 500€
  • Gazteen Saria (<18): 250€

 

Sariketa HUHEZIk, Aretxabaletako Udalak eta Arteman-ek bultzatu dute eta parte hartzeko jakin beharreko guztiak Euspot-en webgunean aurkituko dituzu.