Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Aniztasuna ardatz, martxan da Euspot euskarazko spot lehiaketaren 6. edizioa

Dokumentuaren akzioak

Aniztasuna ardatz, martxan da Euspot euskarazko spot lehiaketaren 6. edizioa

2017/02/22 - unibertsitatea.net
Euskarazko sormena bultzatzea eta publizitatean euskararen erabilera sustatzea du helburu ekimenak. Lanak bidaltzeko epea apirilaren 26ra arte egongo da irekita eta guztira 2.750 euro banatuko dira saritan.
Aniztasuna ardatz, martxan da Euspot euskarazko spot lehiaketaren 6. edizioa

Aurkezpeneko irudia. HUHEZI

Martxan da seigarrenez Euspot euskarazko spot lehiaketa. Aretxabaletako Udalak, Arteman Komunikazioak, Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak eta Arizmendi Ikastolak antolatzen duten lehiaketa da, Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesarekin. 

Helburua euskarazko sormena bultzatzea eta publizitate arloan euskararen erabilera sustatzea da; eta horretarako, antolatzaileek urtero gai desberdin bat proposatzen dute eta lehiakideek, nahi duten estilo, teknika eta baliabideak erabilita, erantzun beharko diote sormen erronka horri. Aurtengo gaia "aniztasunak aberastu egiten gaitu" da.

Apirilaren 26ra arte bidali ahal izango dira 20 eta 30 segundo arteko iragarkiak eta guztira 2.750 euro banatuko dira saritan. Lau sari izango dira guztira: Spotik onena (1.000 euro), Mondragon Unibertsitateko ikasleen spotik onena (500 euro), Publikoaren saria (500 euro) eta BHklip saria (14-18 urte) (250 euro)

Sari banaketa ekitaldia egingo dute maiatzaren 11n, Aretxabaletako Arkupe Kultur-etxean.