Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Eusko Ikaskuntzaren XVII. kongresua

Dokumentuaren akzioak

Eusko Ikaskuntzaren XVII. kongresua

2009/10/13 - Unibertsitatea.net
Azaroaren 18, 19 eta 20an Eusko Ikaskuntzak "Gizarte aurrerapen iraunkorrerako berrikuntza" izenburupean egingo du XVII. Kongresua Gasteizko Europa Biltzar jauregian.

XVII. Kongresuak parte hartzeko hainbat aukera du eta horietako bi publiko orokorrera zabaltzen ditu. Lehena, Ei Gazte! Saria 2009, gazteei zuzenduta dago urriaren 19ra arte Kongresuan landuko diren ardatzekin lotutako dokumental, fikzio, komunikazio eta posterrak aurkezteko. Bigarrena Hiriko Banaketak Porciones Urbanas argazki lehiaketa da. Lanak Gasteizen egin behar dira eta “Guztionari balio handiagoa ematea” ardatzari lotutakoak izango dira. Aurkezteko azken eguna azaroak 1 izango da.