Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Hauteskunde eguna UPV/EHUn

Dokumentuaren akzioak

Hauteskunde eguna UPV/EHUn

2008/12/04 - Unibertsitatea.net

Errektorea hautatzeko hauteskunde eguna da gaur UPV/EHUn eta Marisol Esteban Ekonomia Aplikatuan katedraduna eta IƱaki Goirizelaia Ingeniaritza Telematikoan katedraduna dira hautagaiak.

Botoa ematera 52.236 lagun daude deituta: irakasleak (4.975), ikasleak (45.553) eta administrazio eta zerbitzuetako langileak (1.708).

Gaur, 20.30ak inguru Juan Ignacio Perez errektoreak Hauteskunde Batzordearen buru bezala behin behineko emaitzak emango ditu Areto Nagusian (Leioa-Erandioko eremua).