Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Eusko Ikaskuntzak Garapen Iraunkorraren inguruan lan egin duten 90 ikasle batu ditu

Dokumentuaren akzioak

Eusko Ikaskuntzak Garapen Iraunkorraren inguruan lan egin duten 90 ikasle batu ditu

2007/12/19 - Unibertsitatea.net

Iraunkortasun proiektuak garatu dituzten Deustuko Unibertsitateko eta UPV/EHUko 90 ikasle batu ditu Eusko Ikaskuntzak gaur.

Bilkuraren helburuetako bat da ikasle hauek Europako unibertsitateen artean Garapen Iraunkorrari buruz egiten diren proiektuetan parte hartzera bultzatzea.

Deustutik, Euskal Herriko enpresa batzuetan Garapen Iraunkorreko hainbat alor aplikatu dituzten Zuzenbide Fakultateko ikasleak hurreratu dira. UPV/EHUtik, hiritarren parte-hartzean, gure gizarteak duen kontsumismo gehiegikerian eta klima aldaketak dituen giza ondorio ezkorretan lan egin duten Irakasleen Unibertsitate Eskolako Heziketa Sozialeko ikasleak hurreratu dira.