Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Euskarazko tesien Koldo Mitxelena sarietako irabazleak

Dokumentuaren akzioak

Euskarazko tesien Koldo Mitxelena sarietako irabazleak

2009/02/16 - Unibertsitatea.net

UPV/EHUk eta Euskaltzaindiak Euskarazko Tesien Koldo Mitxelena sariak antolatu dituzte estreinakoz. Hauen helburua da euskarazko ikerketa bultzatzea eta sustatzea.

Sariketan parte hartu dute 2005/06 eta 2006/07 ikasturteetan UPV/EHUn euskaraz idatzi eta defendatutako doktorego-tesiek.

Sariak bost jakintza-arlo nagusitan eman dira eta hauek izan dira sarituak:

    • Zientzia-esperimentalak: Francisco de la Hoz Mendez.
    • Osasun Zientziak: Ekaitz Agirregoitia Marcos.
    • Giza Zientziak: Oroitz Jauregi Nazabal.
    • Gizarte Zientziak: Ane Larrinaga Renteria.
    • Ikasketa Teknikoak: ez da saririk eman.