Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Euskarazko Tesien Koldo Mitxelena Saria

Dokumentuaren akzioak

Euskarazko Tesien Koldo Mitxelena Saria

2009/01/07 - Unibertsitatea.net
Sariketaren lehenengo edizioa da aurtengoa eta bi urterik behin ospatuko da.

Euskarazko Tesien Koldo Mitxelena Sariaren lehenengo edizioa da aurtengoa eta bihar (urtarrilak 8) emango dute irabazleen berri.

UPV/EHUk eta Euskaltzaindiak sortu dute sariketa eta helburua da euskarazko ikerketak bultzatzea eta sustatzea.

Edizio honetan UPV/EHUn 05/06 eta 06/07 ikasturteetan euskaraz idatzi eta defendatutako doktorego-tesiak aurkeztu dira bost jakintza-alorretan banatuta: Zientzia Esperimentalak, Ikasketa teknikoak, Osasun zientziak, Gizarte zientziak eta Zientzia juridikoak eta Giza Zientziak.