Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Euskarazko Tesien II. Koldo Mitxelena Sariak banatu dira
Erabiltzailearen akzioak

Euskarazko Tesien II. Koldo Mitxelena Sariak banatu dira

2011/04/04 - Unibertsitatea.net
UPV/EHUk eta Euskaltzaindiak Euskarazko ikerketa bultzatzeko eta sustatzeko sortu zituzten sariak eta bi urterik behin antolatzen dira.

Euskarazko Tesien II. Koldo Mitxelena Sariak banatu dituzte gaur, apirilak 4, Euskaltzaindiaren Bilboko Egoitzan.

UPV/EHUk eta Euskaltzaindiak Euskarazko ikerketa bultzatzeko eta sustatzeko sortu zituzten sariak eta bi urterik behin antolatzen dira.

Aurtengo edizioan 2008, 2009 eta 2010ean euskaraz defendatutako doktorego-tesiek parte hartu dute eta bost izan dira sarituak:

  • Erretrobirus endogenoen detekzioa eta karakterizazioa behietan eta beste hainbat mamaliotan. Koldo Garcia.
  • Euskarazko errore sintaktikoak detektatzeko eta zuzentzeko baliabideen garapena: datak, postposizio-lokuzioak eta komunztadura. Maite Oronoz.
  • Goi mailako futbolari gazteen ezaugarri antropometriko eta fisiologikoen garrantzia aukeratze-prozesuan. Jaime Zubero.
  • Hizkuntza-eraldaketa organizazioetan: Esperientzia eta modelazioa. Dinamizazio soziolinguistikoa gizarte pedagogiaren baitan. J. Inazio Marko.
  • Literaturaren irakaskuntza Hego Euskal Herriko batxilergoan, eduki kontzeptualetatik gaitasun komunikatiboetarako bidean. Idurre Alonso.

 

Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria
 
bisitari