Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Euskarazko Komunikazioaren Nazioarteko II. Biltzarra Bilbon eta Leioan
Erabiltzailearen akzioak

Euskarazko Komunikazioaren Nazioarteko II. Biltzarra Bilbon eta Leioan

2016/10/14 - unibertsitatea.net
Urriaren 20an, 21ean eta 22an izango da; eta helburua euskal esparru komunikatiboan gertatu diren aurrerabideen berri jaso, egungo egoeraren erretratu ahalik eta zehatz eta zabalena eskaini, eta etorkizuneko ildoetan barneratzeko bideak marraztea da.

Digitaro Euskarazko komunikazioaren nazioarteko II. biltzarrak (Euskal Herriko Unibertsitateko Ikus-entzunezko Komunikazio eta Publizitate Saileko VI. Nazioarteko Kongresua) euskarazko komunikazioaren arloan ari diren akademiko, ikertzaile, ikasle eta profesionalak bildu nahi ditu urriaren 20, 21 eta 22an, Leioan eta Bilbon. 12 urte pasatu dira lehenengo biltzarretik eta helburua azken urteotan, euskal esparru komunikatiboan gertatu diren aurrerabideen berri jaso, egungo egoeraren erretratu ahalik eta zehatz eta zabalena eskaini, eta etorkizuneko ildoetan barneratzeko bideak marraztea da.

EHUko Ikus-entzunezko Komunikazio eta Publizitate Sailak antolatu du bigarren biltzar hau eta antolatzaileen esanetan azken urteotan "ia dena irauli da komunikazioaren eremuan: negozio ereduak, euskarriak, edukiak, ikus-hartzaileak, hartzaileen kontsumo-azturak eta baita lan egiteko moduak ere. Sare sozialek goitik behera aldatu dituzte gure artean komunikatzeko moduak eta sakelakoari esker une eta leku oro gaude komunikazioa jaso eta bidaltzeko prest".

Euskarazko komunikazioan "ahalegin ikaragarria" egin da egoera berrietara egokitu eta erronkei aurre egiteko. Hala ere, oraindik zer hobetua badagoela ikusita, gabezi, hutsune eta ahuleziak badirela, euskal hedabideek azken urteetan izandako bilakaera eta aurrean dituzten erronkei buruz eztabaida eta hausnarketa sakona piztu eta gizarteratzea da biltzarraren asmoa.

 

Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria
 
bisitari