Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian "Euskarazko irakaskuntzak 30 urte bete ditu UPV/EHUn"
Erabiltzailearen akzioak

"Euskarazko irakaskuntzak 30 urte bete ditu UPV/EHUn"

2010/03/03 - Unibertsitatea.net

Ostiralean, martxoaren 5ean, UPV/EHUk euskarazko lehen ikasketen ezarpenaren 30. urteurrena ospatuko du.

Euskararen ezarpena bultzatu zuten pertsonen ordezkaritza zabalari egingo zaio omenaldia Euskarazko irakaskuntzak 30 urte UPV/EHUn ekitaldian.

Egitaraua:

    • Euskara eta Eleaniztasuneko errektoreorde Jon Irazusta jaunaren agurra.
    • Karmele Artetxe historialariaren hitzaldia: "Euskara eta unibertsitatea 70eko hamarkadan".
    • UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateko Jesus Mari Txurrukaren berbaldia.
    • UPV/EHUko Letren Fakultateko irakasle ohi Karmele Rotaetxe andrearen berbaldia.
    • UPV/EHUko Kimika Fakultateko irakasle eta ikasle ohi Maria Jesus Barandiaran andrearen berbaldia.
    • UPV/EHUko ikasle ohi eta Basque Center for Applied Mathematics-eko (BCAM) zuzendari Enrike Zuazuaren berbaldia.
    • 70. hamarkadan euskarazko irakaskuntza sustatu zuen lagunei gorazarrea.
    • 1981-84 urteetan UPV/EHUko errektore izan zen Gregorio Monreal jaunaren hitzaldia.
    • UPV/EHUko errektore Iñaki Goirizelaia jaunaren hitzaldia.
    • Musika eta dantza ekitaldia: Ttakun ttan ttakun ikuskizunaren pasarteak izango dira.

Leioa-Erandio eremuko Areto Nagusian izango da eguerdiko 12.00etan.

 

Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria
 
bisitari