Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Euskaraz egindako luzemetrai bi erakutsiko dira Donostiako Itsaspeko Zinemaren Nazioarteko Zikloan
Erabiltzailearen akzioak

Euskaraz egindako luzemetrai bi erakutsiko dira Donostiako Itsaspeko Zinemaren Nazioarteko Zikloan

2013/11/12 - Unibertsitatea.net
"Roatán" eta "Mar del coral (Australia)" dira euskaraz egin diren lanak eta Valentziako eta Kanaria Handiko bi ekoiztetxek egin dituzte hurrenez hurren.

Azaroaren 12tik 16ra Itsaspeko Zinemaren Nazioarteko 37. Zikloa ospatuko da Donostian.

Bertan, mundu guztiko 70 pelikulatik gora aurkeztuko dira eta aurten gainera euskaraz egindako bi lan proiektatuko dira:

  • Roatán: 52 minutuko luzemetraiak Honduraseko karibeko Roatan irlako urpeko koral aniztasuna eta belaki ikusgarriak erakutsiko ditu. Lana Valentziako Bluescreen underwater filming ekoiztetxeak egin du.
  • Mar del coral (Australia): 25 minututako luzemetraiak Australiako Barrera Handiko itsaspeko gune garrantzitsuenetako irudiak batzen ditu. Lana Kanaria Handiko Takeaway films-ek egin du.

 

Donostiako Kutxa Aretoan (Andia kalea) erakutsiko dira lanik gehienak goizeko 11.00etan eta arratsaldeko 18.00etan eta 20.00etan. PDF honetan eskura duzu egitarau osoa: Itsaspeko Zinemaren nazioarteko 37. Zikloa

Sarrera doakoa da.

Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria
 
bisitari