Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Antisimetriaren Hipotesia vs Buru Parametroa: euskararen hitz hurrenkera ezbaian

Dokumentuaren akzioak

Antisimetriaren Hipotesia vs Buru Parametroa: euskararen hitz hurrenkera ezbaian

2007/02/08 - Arantzazu Elordieta eta Xabier Artiagoitia
Gasteizko EHUko Filologia eta Geografi-Historia Fakultateko Areto Nagusian izango dira hitzaldiak.

Otsailaren 13, 14 eta 15ean Gasteizko EHUko Filologia eta Geografia-Historia Fakultateak antolatu dituen mintegiak izango dira. Euskararen hitz hurrenkera ezbaian izango dute, "Antisimetriaren Hipotesia vs Buru Parametroa: euskararen hitz hurrenkera ezbaian" izenburupean.

Orain arte autore gutxi batzuk soilik ahalengidu dira Kayneren hipotesiaren egokitasuna datu batzuetarako erakusten. Mintegi hauen helburua, euskararen oinarrizko hitz hurrenkera zuzenean ikertu duten hizkuntzalariak biltzea da. Baita datu, ideia zahar eta berriak elkarrekin trukatzea ere. Baina batez ere hipotesi bat edo besteren alde perpaus mailan eta izen sintagmaren mailan dauden argudioak zein diren eztabaidatu nahi da.

Nori zuzendua: Unibertsitateko kideei, ikasle zein irakasleei, baita euskal hizkuntzalaria den edozeini ere.

Izena emateko: Antolatzaileen helbideetan izena eman daiteke:

    • Xabier Artiagoitia: xabier.artiagoitia@ehu.es
    • Arantzazu Elordieta: arantzazu.elordieta@ehu.es

Oharrak:

    • Nahi duenak aukera askeko kredituen baliokidetza eskaera egin dezake.
    • Matrikula doakoa da eta bi hitzaldi ezik, besteak euskaraz izango dira.


Hona hemen egitarau osoa:

Otsailaren 13a, asteartea

16:00-17:00

Hitz hurrenkera, euskara eta mugimenduaren uniformetasuna

Javier Ormazabal (EHU)

17:00-17:05

Atsedenaldia

17:05-18:05

Antisimetriaren bidetik, zenbait proposamen izen modifikatzaileen arteko ordenaz

Beñat Oyharçabal (IKER-CNRS)

18:05-18:30

Atsedenaldia

18:30-19:30

Izen-sintagmaren barne hurrenkera: osagarriak aurretik, buruak gero

Xabier Artiagoitia (EHU)

Otsailaren 14a, asteazkena

16:00-17:00

Some arguments for an underlying spec-head-complement order in Basque

Bill Haddican (University of York)

17:00-17:15

Atsedenaldia

17:15-18:15

La sintaxis de los objetos en euskera: prerrequisitos para un análisis antisimétrico

Luis Vicente (Leiden University)

Otsailaren 15a, osteguna

16:00-17:00

OV hizkuntzak: oinarrizko hurrenkeraz eta hurrenkera eratorriez

Arantzazu Elordieta (EHU)

17:00-17:15

Atsedenaldia

17:15-18:15

Hitz hurrenkera, antisimetria eta buru parametroa ikuspegi psikolinguistikotik

Itziar Laka (EHU)