Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Euskararen erabilera sustatzeko bideo laburren lehiaketa antolatu du UPNA/NUPek

Dokumentuaren akzioak

Euskararen erabilera sustatzeko bideo laburren lehiaketa antolatu du UPNA/NUPek

2012/12/03 - Unibertsitatea.net
"Euskera aukera" bideo laburren lehiaketa UPNA/NUPeko unibertsitarioei, irakasleei, ikerlariei eta administrazioko zein zerbitzuetako langileei dago zuzenduta. Ekimenak ikus-entzunezkoak baliatuz unibertsitatean euskararen erabilera sustatzea du helburu.

"Euskera aukera" bideo laburren lehiaketak UPNA/NUPen euskararen erabilera sustatzea du helburu eta unibertsitateko Hizkuntza Plangintzarako Zuzendaritzak antolatu du.

Bertako unibertsitarioei, irakasleei, ikerlariei eta administrazioko zein zerbitzuetako langileei dago zuzenduta eta lanak urtarrilaren 11a aurretik aurkeztu daitezke. Bi sari banatuko dira, 1.000 eta 600 eurotakoak.

Oinarriak "Euskera aukera" estekan aurkituko dituzu.