Dokumentuaren akzioak
Euskararen erabilera soziala nola zabaldu teknologi berrien bitartez?
Hizkuntz gutxituen eta teknologi berrien arteko harremana oparoa izan daiteke, aukera asko ematen baititu erabilera sustatzeko, harremanak sendotzeko edo edukiak zabaltzeko. Asmo horiek lortzera begira Interneteko ikusgarritasuna lantzeko teknikak ikastea, esate baterako, edota egitasmo ezberdinen esperientziak ezagutzea oso interesgarria da. Dudarik gabe funtsezkoa, euskal komunitatearen arlo horretan dabilenarentzat edo hasberriarentzat.
Argiak, Iametzak (Argiaren taldeko komunikazio enpresa teknologikoa) eta Ametzagaiñak antolatu dute jardunaldia. Bertako eta kanpoko esperientziak batu dituzte topaketa hauetan, egitasmo horien ezagutzatik eta idei berriekin, aurrera begira, ekimen berriak sortzeko.
Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunea aukeratu dute jardunaldietarako egoitza, hizlari lanetan honako aditu hauek arituko direlarik:
- Davyth Hicks: Teknologia berriak eta hizkuntza gutxituak: erabilera eta ikusgarritasuna handitzen. Etorkizuna eta garapena Europan
- Albert Cuesta: Sare sozial globalak: itzulpenaz harago
- Egoitz Goikoetxea: SEOaren garrantzia irakurle eta erosle euskaldunen nahiak internet bidez asetzeko
- Lander Arbelaitz: ARGIA
Ponentzia hauetaz gain dagoeneko arrakastatsuak diren euskarazko esperientzien berri emango da bideo emanaldien bidez; hala nola, Tropela, Osasunlingua eta Arbel Digitala.
Informazio gehiago HEMEN aurkituko duzu.