Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Euskararen eguna urtean 365 egun: izan gaitezen hizkuntza eredu urte osoan

Dokumentuaren akzioak

Euskararen eguna urtean 365 egun: izan gaitezen hizkuntza eredu urte osoan

2011/12/02 - Unibertsitatea.net
Abenduaren 3an euskararen eguna ospatuko dugu. Xabierko Frantzisko 1552ko abenduaren 3an hil zen eta, kondairak dioenez, hil aurreko azken hitzak bere ama-hizkuntzan izan ziren, hots, euskaraz.

1949an Eusko Ikaskuntzak abenduaren 3a euskararen nazioarteko eguna izendatu zuen eta 1995ean Eusko Jaurlaritzak eta Euskaltzaindiak bat eginik, Euskararen Nazioarteko Eguna instituzionalizatu zuten.

Hori dela eta, bihar Euskararen Eguna ospatuz hainbat ekitaldi izango dira Euskal Herrian zehar. Baina euskararen eguna ez da soilik urtean egun bakar baten, urtean 365 egun baizik. Hori dela eta:

"Administratu euskara neurriz: erabili beti, denekin, zerbitzu publiko guztietan. Abenduaren 3an eta hurrengo astean, hile osoan, urte osoan izan gaitezen hizkuntza eredu."